AED, Erdu-AEK eta Udal Euskaltegiak aspalditik zeukaten kezka baten ondorio da ZAHAR-BERRI.

Zahar Berri beharrezkoa da aurten ere, izan ere, oraindik badago euskaraz hitz egiteko arazoak dituen jendea, ikasitakoa egunerokotasunean erabiltzeko. Gure helburua bide hori da , euskara ikastetik euskara mintzatzera doan bide hori leuntzea. Lotsak, beldurrak, konfiantza ezak eta askotan euskaldun zaharrok dauzkagun jarrerek ere euskararen erabilera oztopatzen dute. Muga horiek guztion artean gainditu behar ditugu!

1997. urtetik abian da egitasmo hau, euskara ikasten dabilen jendeari ikasitakoa praktikan jartzeko gune aproposak eskaini nahian. Azken finean, euskararen erabilera era natural batean bultzatzeko!

Web gune honetan Zahar Berrin parte hartzeko modu ezberdinak aurkezten dizkizuegu: Berba Lagun eta Guraso Lagun. Animatu eta parte hartu!

 

 


Zahar Berri egitasmoko agenda, egindako ekintzen kronika, kritika eta bestelakoak, gure blog flamantean! http://www.goiena.net/blogak/zaharberri

Hurrengo ekintzei buruzko informazioa bertan aurki dezakezu!


LOTURAK

 
zaharberri@aedelkartea.com
telf.:943771228