ARGAZKIAK

Web gune honetako atal honetan, Zahar-Berri argazkien bitartez jarraitzeKo aukera izango duzu,

egiten dugun ekintza bakoitzaren argazkitxo bat edo gehiago igoko dugu sarera Flickr-en.

www.flickr.com
Éste es un módulo Flickr que muestra fotos o videos públicos de zaharberri. Crea tu propio módulo aquí.

Hemen daukazu argazki guztiak ikusteko esteka.

 

2008-2009ko IKASTURTEKO ARGAZKIAK  

08-11-20 Txemak ikasleei euskaraz ikasteko prozesuari buruzko esperientzia azaldu zien euskaltegiko ikasleei.

08-11-22 Legazpin aurkitzen den Mirandaola bisitatzera joan ziren berbalagunak, oso ongi pasa zuten denek.

08-12-17 Goiz eta arratsaldez euskaltegiko geletan taloak egin zituzten ikasleek. Ageri da primeran pasa zutela.

09-02-19 Añota sagardotegira irteera. 86 lagun elkartu ginen. Irteerak arrakasta izan zuen. Denei autobusa ordaindu zitzaien. Sagardoa lagun, osteratxo ederra antolatu genuen!

09-02-19 Euskaltegian antolatu zen ekintza, Torrada lehiaketa. Ezkerretan argazkian agertzen diren ikasleek eraman zuten saria. Ekintza arrakastatsua izan zen.

09-04-23 Goiz pasa egiteko irteera antolatu zen. Bertan elkartu eta trikiti egunaz disfrutatzeko aukera izan zen.

09-03-25 Goiz eta arratsaldez Kulturaten eskaini zen Korrikako dokumentala. Bertara ere gustura gerturatu ziren ikasleak.

09-05-16 Gatz museoa bisitatu eta bertako inguruetatik bisita gidatu bat egin genuen. Oso ondo pasa genuen denok elkarrekin.

09-04-23 Taldeko jokoa da eta ikasleak Debarroko historia, kultura eta nekazaritzari buruzko galderak asmatu behar zituzten. Ikasleei ere gustatu zitzaien.

09-06-06 Topaguneak Gasteizen antolatu du aurten Mintza eguna. Berbalagunak elkartzeko egun pasa polita izango da.

09-05-26 AEK eta Udal Euskaltegiko ikasleekin batera natur eskola bisitatzera joan ginen. Goizez eta arratsaldez egin zen ekintza hau, Artadiko zuhaitzak ezagutzen eta nola deitzen diren ikasi zuten.

Mintza eguna

2010

10-06-06 Topaguneak eta Zahar Berrik Arrasaten egingo dute Mintza eguna. Beraz hurrengo ikasturtean egongo da non parte hartu.

 

2007-2008ko IKASTURTEKO ARGAZKIAK

Opor diaporaman Kenia eta Sahara moduko herrialdeak gertuagotik ikusteko aukera izan genuen.

Arrikutzeko kobak joan ginen eta oso giro ona izan zen joandako guztion artean.

Jürgen-en hitzaldian 40 lagun egon ginen, gutxi gorabehera. Gustura izan ginen eta umorerik ez zen falta izan.

Hasierako afarian guztira 30 lagun elkartu ginen eta giro ederrean izan ginen. Ondo afaldu eta edan ostean, abestu ere egin genuen. Gustura!

Gabon postre lehiaketan goizean lau talde eta arratsaldean, berriz, hiru izan ziren. Gerturatutakoak gustura aritu ziren eta irabazleek beraien saria eraman zuten!

Azpeitiko Añota sagardotegira irteera egin genuen 75 lagunek. Giro ederra, bapo afaldu eta bertso eta guzti!

Torrada lehiaketan ere gustura aritu zen jendea eta, nahiz eta guztiak goxoak izan, bik bakarrik eraman zuten saria.

Legazpiko Brinkola auzoko Erraizabal baserrian egindako gaztagintza tailerrean gazta nola egin eta horren inguruko bizimodua ikusi eta ikasi genuen.

Aramaixoko errotara egin genuen irteeran errotaren funtzionamendua gainetik eta azalpenei esker ulertu ahal izan genuen. Eguraldiak asko lagundu zigun!

Mendi bueltatxoa egin genuen Hirukurutzetara. Bueltan, Elosuko elkartean txorixo eta hirugiharra frijitu eta, gazta, ogia, ardoa eta sagardoa lagun, osteratxo ederra antolatu genuen!

Munduan zehar hainbat urtean bizikletan ibili den Gasteizko Lontxo izan da gure artean.

2008ko Mintza eguna ekainaren 14ean ospatu zen Getxon. Zahar Berritik autobusa antolatu genuen bertara joateko.

Santa Barbaratik buelta egin genuen eta Fermin Lecetaren eskutik zuhaitzei buruzko azalpenak entzun genituen.


Euskal ipuin, kondaira eta mitologia mundura modu liluragarrian barneratu gintuen guztiok ere Dorok. Ez zen, barre eta algararik falta izan eta gerturatu ginenon partehartzea polita izan zen.

 

parte hartu zahar berriko blogean

zaharberri@aedelkartea.com/ http://goiena.net/blogak/zaharberri
telf.:943771228