BERBA-LAGUNA

Berba laguna da edo izan beharko litzateke Zahar-Berri proiektuaren oinarria, funtsa! Zahar berriren helburu nagusia euskara ikasten dabiltzan pertsonei ikasitakoa eguneroko bizitzan txertatzeko guneak eskaintzea da. Berba lagunak euskaldun berriak, euskara ikasten dabiltzanak eta euskaldun zaharrak elkartzen ditu, astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten.

Nola egiten da hau?

Euskaldun berriak Arrasateko Udal Euskaltegian, AEKn edo AEDko bulegora etorriz edo telefonoz deituz; euskaldun zaharrek, astean ordubetez euskara ikasten dabiltzanei lagundu eta euskarari bultzada eman nahi diotenek ere berdin egiten dute, eta guk “Celestina “ lanak egiten ditugu, lehen bileratxo batean euskaldun zahar bat eta bi edo hiru euskaldun berri elkartu eta hurrengo hitzorduak partaideen nahi eta beharren arabera egiten dituzte.

Zertarako?

Jende asko dago Arrasateko euskaltegietan euskara ikasten; hizkuntza ikasten. Tamalez jakintzatik erabiltzera dagoen jauzia galanta da. Ikasle askok ezin dute edo zailtasunak dituzte beraien eguneroko bizitzan euskara erabiltzeko, inguru euskaldunaren falta dutelako, beldurrak, lotsak,... Zoritxarrez, gure egungo gizartean ez dute ikasitakoa lasai erabiltzeko gunerik aurkitzen.

Berba lagunaren helburua gune hauek sortzea da, euskara erabiltzeko, ikasitakoa praktikatzeko, inguru euskaldunak sortzeko!

 

parte hartu zahar berriko blogean



Berbalagu hirukotea 2005-eko azaroa

Berbalagun bikote edo laukotea? Alabek ere hartzen dute parte berbalagunean.

Hitz egitea da gakoa!


Kafea hartuaz, berbalagun hirukotea.


Berbalagunak beraik nahi duten moduan antolatzen dira!