BERBA-TALDEA


Aste bukaerak

Aurtengo ikasturtean aste bukaeretako ekintzen planteamendua aldatu dugu. Orain arte hilero ekintzak antolatu izan ditugu, ikasturte honetan berriz, urte osoan 4 ekintza izango dira, aste bukaeretan, baina astean zehar poteoak antolatuko ditugu eta Euskaltegiko ekintza batzuk ere herrira zabalduko ditugu.

Beraz badakizu, ondo pasatu nahi baduzu, ekintza ezberdinetan parte hartuz eta euskarari bultzada eman nahi badiozu, hau da zure aukera;etorri antolatzen ditugun ekintzetara.



2005-2006 ikasturteko lehen ekintza

2006-2007 EKINTZAK

- Urriak 20 Hitzaldia:

Hizkuntzen hikastuntza -hasieran uste duguna baino errazagoa- (tandem fundazioa)

-Urriak 26 Zahar Berri poteoa:

Arratsaldean elkartu eta afal ordurarteko poteoa egingo dugu, helburua ondo pasa eta euskaraz hitz eguitea.

-Azaroak 1: Mendi irteera


PASA DEN IKASTURTEAN EGINDAKO EKINTZAK
Aurkezpen afaria

Bertso Afaria
Txokolate museora irteera

 

-
parte hartu zahar berriko blogean

 

 

 

Aurkezpen Afaria
Urriaren 21ean aurkezpen afari bat egin genuen AEDko elkartean, berau izan zen ikasturte berriko Berba Taldearen aurkezpena. Afaldu eta gero AEDko kultura sailak antolatutako antzerkia ikustera joan ginen.

Gora

 

 

 

 

Bertso Afaria
Azaroaren 25-ean bertso afari bat egin genuen AEDko elkartean, bertara Zahar-Berriko Berba taldekoak, Berba lagunekoak eta Arrasateko herritarrak ere gonbidatu genituen, giroa ona izan zen kanpoko elurrari bertso giroaz erantzun genion, eta Enaitz Alustiza, Jokin Labaien eta Iñigo Arzelus bertsolariek girotu zuten afaria.

Agin klik argazkiak ikusteko

Gora

 

Tolosako Gorotxategi txokolate mueseora
Otsailaren 25ean Berba taldeko irteera antolatu genuen Tolosako Gorrotxategi txokolate museora. Museoa oso interesgarria eta Tolosan ere giro aparta aurkitu genuen, inauteri garaian joan baikinen.

 

Gora