GURASO-LAGUN

Arrasaten Zahar Berri egitasmoa aurkeztu genuenetik, talde, hirukote eta pertsona askok hartu dute parte egitasmoan, espeirentzia honek eta batez ere azken urteetakoek, lan ildo berri bat pentsatzera eraman gaituzte. Nola egokitu haurrak dituzten aita-amen egoerara?

Nola egiten da hau?

Proposamena Berba Lagun egitasmoaren berdina da: astean ordubetez elkartzea, zerbait hartzeko, lasai egon eta euskaraz hitz egiteko, paseatzeko... Zein da desberdintasuna? Partaideak gurasoak direla eta egitasmoa beraien beharretara egokituko dela; seme-alabak zainduta egon ahalko direla. Egitasmo honen bitartez gurasoek beraien gai komunei buruz hitz egin ahal izango dute, konplizitatea sortuz.

Zertarako?

Garbi dago etxeko hizkuntza ohiturak zaindu behar ditugula euskararen erabilera bermatzeko, etxekoa izaten baita, neurri handi batean, ama hizkuntza eta etorkizunean norbanakoaren erabileran eragingo duena.

Beraz, Guraso Lagun egitasmoaren bidez berba lagun guraso taldeak osatuko dira, beraien nahi eta beharren arabera euskara praktikan jartzeko inguru aproposak sortuz!

 

parte hartu zahar berriko blogean

 

 

 
zaharberri@aedelkartea.com
telf.:943771228