AED,
Erdu-AEK eta Udal Euskaltegiak aspalditik
zeukaten kezka baten ondorio da ZAHAR-BERRI.
Zahar Berri beharrezkoa
da aurten ere, izan ere, oraindik badago euskaraz hitz egiteko arazoak
dituen jendea, ikasitakoa egunerokotasunean erabiltzeko. Gure helburua
bide hori da , euskara ikastetik euskara mintzatzera doan bide hori
leuntzea. Lotsak, beldurrak, konfiantza ezak eta askotan euskaldun
zaharrok dauzkagun jarrerek ere euskararen erabilera oztopatzen dute.
Muga horiek guztion artean gainditu behar ditugu!
1997. urtetik
abian da egitasmo hau, euskara ikasten dabilen jendeari ikasitakoa
praktikan jartzeko gune aproposak eskaini nahian. Azken finean, euskararen
erabilera era natural batean bultzatzeko!
Web gune honetan
Zahar Berrin parte hartzeko modu ezberdinak aurkezten dizkizuegu:
Berba Lagun eta Guraso Lagun. Animatu eta parte hartu!